Arratsaldea ere animatua izan da Erraldoi eta Kilikien Konpartsaren kalejirarekin, dantza taldeen eta txistularien kalejirarekin, eta txalapartarien, trikitilarien eta albokarien kalejirarekin.
Korrika Batzordeak herriko zenbait eragilerekin batera antolatuta, Korrika iritsi aurreko eguna animosoa izaten ari da.
Ekitaldi jendetsuena Uarkapeko ‘Zeuk ekarri, zeuk jan’ kantu-afaria izan da, 480 lagun inguru elkartu dituena.

Sei Pistols & Trabuko bat taldeak otorduko parte-hartzaileak kantuan jartzea lortu du, euskal kantuak partekatuz.

Gogoan izan Korrika Aretxabaletatik iritsiko dela goizaldeko 03:30 aldera, hika! Hika! Hika! Hemen dator Korrika!






