47 urteko kartzela zigorra ezarri diote bi andre eraildako Arrasateko gizonari

0
2167

Arabako Probintzia Auzitegiko epaileak ebatzi du gizonezkoak emazte ohia eta amaginarreba ohia erail zituela ankerkeria erabilita. Gainera, genero eta senidetasun astungarriak ere ezarri dizkio.

Argazkia: EFE agentzia.

Epaileak gaur eman du ezagutzera ebazpena, eta bertan agindu du ere gizonezkoak guraso-ahala galtzea eta 1’2 milioi euro baino gehiagoko kalte-ordainak ordaintzea.

Elena Cabero epaileak gizonezkoari 24 urteko espetxe zigorra ezarri dio emazte ohia hiltzeagatik eta 23 urtekoa amaginarreba ohia hiltzeagatik.

Aurreko astean epaimahaiak bere ebazpena jakinarazi zuen, eta ez zuen kontuan hartu defentsaren eskaria, alegia, gizonak “buru nahasmendua” zuela.

Herenegun, gizonak bere bi semeei barkamena eskatu zien. Zigortuak helegitea aurkeztu ahalko du.

Biktimaren familiak eta Fiskaltzak beren poza agertu dute epailearen ebazpenaren harira. Zigortuak oraindik beste bi auziri egin beharko die aurre:

Gasteizko etxebizitzan, bi erailketak egin ostean, sutea pizteagatik eta adin txikiko bi semeei eragindako kalte psikologikoengatik.

Erlazionatutako albistea:

Emazte eta amaginarreba ohiak erail zituen Arrasateko gizonaren aurkako epaiketa hasi da

2022ko martxoaren 1ean argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen