4’59 libra asteko [Testua: Jesus Markaide]

0
457

6 hilabetero legez, Britainiar Maiestate Graziosaren Pentsioen Saileko gutun bat jaso dut, iragarriz nire jubilazioaren pentsio eguneratua asteko 4’95 Libra Esterlinakoa izango dela, datorren apirilaren 15etik aurrera.

Pentsio hau daukat Edinburgoko enpresa batean praktiketan lan egin nuelako orain dela 50 urte, unibertsitate ostean soldatapeko nire lehen lana.

On Jose kubatar bat da, hemen inguruan familia daukana, eta 1959ko urtarrilaren 1ean, abarketak apurtuta zituela, Fideli ongietorria egitera joan zen, Habanan epikoki sartu zenean. Hortik sortuko zen kubatar marxismoa, askorentzat marxismo ortodoxoa izan zena urte luzez.

On Josek bere bizitza osoan Santiago eta Habana arteko autobuseko txofer lanak egin zituen, bi norabideetan, eta duela urte batzuk jubilatu zen, pentsioa pesoetan izanda. Zenbateko hori, trukean kalkulatuta, nire jubilazio ingelesaren ia antzekoa da.. Ez diogu inoiz On Joseri esan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen