454.541,79 € bideratu ditu Udalak 2020ko diru-laguntzetan Gazteria, Kultura eta Euskararen eragile eta ekimenak babesteko

0
300

Talde, elkarte eta erakunde horiei eskainitako diru laguntzen helburua da “haien programak diruz lagundu eta indartzea”.

Testua: Mondraberri.

Arrasateko Udalak berriki onartu ditu Euskara, Gazteria, Kultura, Emakumea eta Hezkuntza alorreko ekimen, talde, elkarte eta erakundeen artean banatzeko 2020ko diru-laguntzak. Horren arabera, guztira 454.541,79 € bideratuko ditu Udalak alor hauetan lan egiten duten talde guztien lana balioan jarri eta bultzatzeko.

Diru kopuru horretatik 257.641,85 € Euskara alorreko elkarte eta erakundeen artean banatu ditu: Txatxilipurdi Elkarteak hiru diru-laguntza jasoko ditu (jarduera orokorra, guraso.eus eta Freskura ekimenetarako), AED, Komunikazio Biziagoa -Argia, Goiena papera eta telebista, Arrasate Irratia, Kontseilua elkartea, Laneki elkartea, Arkodi Kultur Elkartea (mondraberri.eus), Badihardugu, Araba euskaraz, Ibilaldia, Kilometroak, Nafarroan Euskal eskola publikoa eta Herri Urrats.

Hezkuntza alorrera 157.513,94 € bideratu ditu Udalak: Arizmendi ikastola, Arrasate Institutua, Arrasate Herri eskola, Arizmendi ikastola- gurasoen elkartea, Arrasate Institutua-gurasoen elkartea, Arrasate Herri eskola-gurasoen elkartea, EPA, Debagoieneko Hasierako Lanbide prestakuntza zentroa eta Mondragon Unibertsitatea.

Halaber,28.487,00 € ere bideratu ditu, kasu honetan, Izartsua Belen zaleen elkartea, Artgazki, Portaloi, Goikobalu abesbatza, Ozenki elkartea, ARTE tailaginen elkartea, Margo taldea, Sanbamaña batukada elkartea, Loixe zeramika taldea, Txikitxu Arrostaitz dantza taldea, Doke antzerki taldea eta Julio Galartaren lagunak elkartea.

Gazteriak 5.450 euro bideratu dizkio AEDri eta Emakume sailak 5.449 € Ekin Emakumeak ekimenari.

Talde, elkarte eta erakunde horiei eskainitako diru-laguntzen helburua da haien programak diruz lagundu eta indartzea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen