43 urteko lagunaren lan-heriotza salatu du ELAk, aurtengo 31garrena

0
595

ELAk gaur Arrasateko bi lan-istripuak salatu ditu, atzoko bilkurak egin bezala. Sindikatuak ohartarazi du aurten jada “gutxienez 31 langile hil direla lan-istripuz Hego Euskal Herrian”. Halakorik ez errepikatzeko “nahitaezkoa da enpresek prebentzio-araudi guztia betetzea” eta “administrazio publikoak behingoz sektorean esku hartzea”.

Beheko testua: ELA.

ELA sindikatuak elkartaratzea egin du gaur Arrasateko Udaletxeko plazan, joan den asteko lan-heriotza salatzeko. Sindikatuak lortutako informazioaren arabera, Marset enpresako 43 urteko langilea ondoezik sentitu zen lanean ari zela. Ospitalera eraman ondoren, zoritxarrez, hil egin zen.

Heriotza horrekin, gutxienez 31 langile hil dira lan-istripuz Hego Euskal Herrian, horietatik 4 eraikuntzaren sektorean.

Lan-baldintza bereziki gogorrak dituen sektorea da: lanaldi luzeak, lan-karga oso altuak eta prebentzio neurririk gabe egiten diren lanak. Lanaren berezko ezaugarriak, prebentzioaren arloko legediaren etengabeko ez-betetzeak eta sektorean gertatzen den azpikontratazio-kate amaigabea direla eta, ezbehar-tasa handia duen sektore bati buruz hitz egin behar dugu.

Sektore horretan, gero eta sarriago gertatzen dira horrelako istripu ez-traumatikoak. Nahitaezkoa da enpresek prebentzio-araudi guztia betetzea, gehieneko lanaldiak errespetatzeaz gain, sektoreko langileek lan-baldintza osasungarriagoak izan ditzaten bermatzeko. Ez hori bakarrik, ezinbestekoa da administrazio publikoak behingoz sektorean esku hartzea, berau arautzen duen araudi osoa betearaziz eta, azkenean, sektoreko langileen segurtasunean eta osasunean eragin oso negatiboa duten ez-betetze etengabeak saihestuz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen