43 urteko gizon bat atxilotu dute Arrasaten, droga-trafikoko delitu batengatik

0
2338

Agenteek speeda, marihuana, estasi pilulak eta haxixa konfiskatu dituzte

Gertakariak ostegun arratsaldeko laurak baino minutu batzuk lehenago izan ziren, Arrasateko Gudari plazan. Inguruan drogarekin trafikatzeagatik ezaguna den gizon bat urduri jarri zen Ertzaintzaren patruila baten parean, eta agenteek identifikatu egin zuten. Miaketan, agenteek gerriko poltsa batean 20 gramo speed, hiru marihuana kukulu, zazpi estasi pilula eta bi haxix xafla atzeman zituzten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen