Leintz Eskola Kirolen proposamenak etxean jolasteko

0
275

Asteroko proposamenen bilduma sortzen ere jarraitu du LEK eta berritasun gisa, koordinatzaileek buruturiko erronka eta jolasak ere izango dira bertan.

Testua eta argazkia: Leintz Eskola Kirola.

Iritsi da maiatza eta zapatu honetan izango dugu 1.go ekintza berezia; 3×3 jaurtiketen txapelketa!! 

43 ikasle animatu dira txapelketa berezi honetan parte hartzeko eta antolaketa lanetan murgilduta gabiltza, zapaturako guztia lotzeko. Bihar jasoko dute izena eman duten ikasleek, txapelketan parte hartzeko informazio guztia. Aurrerapen gisa, hemen duzu nola jokatu beharko den azaltzen duen bideoa.

Honetaz gain, gure asteroko proposamenen bilduma sortzen ere jarraituko dugu eta berritasun gisa, koordinatzaileok buruturiko erronka eta jolasak ere izango dituzue bertan. Hemen duzue 6.proposamen bilduma. Bertan aurkituko dituzuen jolas, ariketa eta proposamen ezberdinak zuen gustokoak eta erabilgarriak izatea espero dugu! Hemen dituzue aurretik bidalitako proposamenak.

Azkenik, GOGORATU LEKeko zozketak martxan jarraituko duela maiatza amaiera arte; oraindik ez baduzu zozketan parte hartu, “LEKeko kamiseta jantzi eta mugi!!”  grabatu zure bideo laburra eta animatu parte hartzera!! dagoeneko 30 bideo ditugu (Informazioa gehiago, proposamenetan duzue)

Bizi dugun egoeraren aurrean ohitura osasuntsuak eta bizi kalitate ahalik eta hoberena mantendu ditzagun, ezinbestekoa da jarduera fisikoa burutu eta aktibo mantentzea!! Jarduera fisikoa egitearen onurak askotarikoak dira: fisikoak, kognitiboak, emozionalak, sozialak, …

Etxekoekin, denok mugitzeko egin ditzakezuen proposamenak dira, dibertigarriak eta errazak! Animo eta gozatu familian!!

Ondo izan eta zainddu!! hemen Go!azen-en “Mugimenduan tinko” abestia

Gogoratu, ETXEAN BAI BAINA GELDIRIK EZ!! 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen