43 arrasatear hil dira koronabirusarekin orain arte

2
1915

Ojanguren Zerbitzuak eta Arrasate Berria ehorztetxeak arduratu dira hildakoen gorpuez. Zendutako arrasatearrek herriko biztanleriaren %0’19 suposatzen dute. Euskadin hildakoek autonomia erkidegoko biztanleriaren %0’06 suposatzen dute.

Hildako arrasatearretaz bi ehorztetxe arduratzen dira: Arrasate Berri eta Ojanguren Zerbitzuak. Biak ala biak kontsultatu ditugu gaurkoan.

Ojanguren Zerbitzuak martxoaren 15etik gaur arte (maiatzak 6) koronabirusarekin hildako 28 arrasatearren gorpuez arduratu dira.

Martxoaren 15etik martxoaren 31ra pandemia zabaltzen hasi zen, baina orduan koronabirusarekin hildako pertsonen kopurua (7) koronabirusik gabe hildakoena baino txikiagoa zen (11).

Apirilean, ordea, egoera irauli zen, eta San Felipe Elkarlaguntzarekin diharduen ehorztetxe honek apirilaren 1etik apirilaren 30era koronabirusdun 19 hilotz kudeatu zituen, eta koronabirus gabeko 11 hilotz.

Era berean, Gipuzkoa etorbideko ehorztetxeak maiatzean koronabirusarekin hildako bi gorputzez arduratu da.

Arrasate Berria ehorztetxeak ere lanean jardun du, eta koronabirusdun 15 arrasatearren gorpuez arduratu da. Horietako 3 estatuko beste autonomia erkidego batzuetara eraman behar izan ditu Aretxabaletan egoitza duen ehorztetxeak.

43 arrasatear hauetatik gutxienez 15en gorpuzkiak San Kristobalgo hilerrian paratu dituzte. Udal-zerbitzu honek martxoaren 14tik gaur arte (maiatzaren 6ra arte) gutxienez 22 zerbitzu egin ditu. Covid-19arekin hildako pertsona gehienek 80 eta 90 urte artean zituzten.

Arrasate Berria ehorztetxeak Leintz bailarako datu batzuk azaldu dizkigu. Aretxabaletan orain arte gutxienez 4 pertsona hil dira Covid-19arekin, eta Eskoriatzan gutxienez pertsona bat.

Hildako arrasatearren kopuruak suposatzen du udalerriko biztanleria osoaren %0’19. Euskal Autonomia Erkidegoan 1.364 euskaldun hil dira, eta horrek suposatzen du biztanleria osoaren %0’06.

Beraz, koronabirusaren EAEko hilkortasun tasa halako hiru da Arrasatekoa. Doluminak familia eta gertuko guztiei, animo!

2 IRUZKIN

  1. Guztira, 65 hildako izan ditugu Arrasaten izurritea hasi zenetik?22 covid gabe hil direnak.Kopurua begiratuta ez dakit pandemia edo izurritea hitz egokienak ote diren…

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen