Protesta publikoen laugarren urteurrena dela eta, euskal pentsiodunek manifestazioa antolatu dute Donostian (martxa 12:00etan atera da Alderdi Ederretik). Eibarren, Bilbon, Ondarroan, Gasteizen, Iruña Tafallan, Altsasun eta Lizarran ere manifestazioak antolatu dira. Donostin Arrasateko pentsionistak izan dira baita ere.
“Harro gaude gure borrokaz”, esan dute gaur goizean pentsiodunek Donostian, baina lan egiteko gai asko daudela onartu dute: “Kongresuan berretsi gabe dagoen lan-erreformak ez ditu PPren erreformak indargabetzen, alderdi atzerakoienek indarrean jarraitzen dute eta hau ez da lan-prekarietateari aurre egiteko behar den erreforma”, ohartarazi dute.
Testuinguru horretan, kolektiboak azpimarratzen du 2011, 2013 eta 2021 pentsioen erreformen «alderdi atzerakoiak» eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioa indargabetu behar direla, besteak beste.