Oraingoz arrasatearrak aste santuan Euskadin mugitu ahalko dira, Arrasateko tasa egun 348koa delako, eta Gipuzkoakoa 229koa

0
978

Jaurlaritzak datorren astelehenean jakinaraziko du zein herrik eta lurraldek gainditzen duten orduan 400eko tasa. Halaber, ezarri egin du gaurtik aurrera eremu pribatuetan “bizikideak soilik” egotea.

Eusko Jaurlaritzak murrizketa hauek ezagutzera eman ditu LABIaren bileraren ostean. “Erabateko ardurarekin” jokatzea eskatu du Urkullu lehendakariak.

Alojamenduetan erreserba egina duten pertsonak “alojamendura joan ahalko dira”. Herriko komertzioak eta ostalaritzak egungo ordutegiarekin jarraitu ahalko dute. Etxeratze-agindua bere horretan mantentzen da.

“Osasun Sailak astelehenetan ezagutzera emango du (eta astelehena jai denean, asteartean) orduan 400dik gorako intzidentzia duten udalerrien eta lurralde historikoen zerrenda”.

Lehen ebazpena bihar jakinaraziko du, eta indarrean egongo da asteleheneko (martxoaren 29ko) 00:00etatik aurrera. Bigarren erresoluzioa apirilaren 6an jakinaraziko du, eta neurriak biharamunean sartuko dira indarrean.

Eremu pribatuan, etxebizitzan esaterako, gaurtik apirilaren 9ra arte, “bizikideak soilik” egon ahalko dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen