40 urte inpunitatearen aurkako borrokan! Argentinako Kereilaren 10. urteurrena! [Testua: Juan Ramon Garai]

0
397

2010ko apirilaren 14ean jaio zen, Justizia Unibertsalaren sorburua zutabe, “Argentinako Kereila” deritzan ekimena, frankismoaren diktadurak gizateriaren aurka eragindako krimen guztiak ikertzeko ireki zen auzia, Buenos Aireseko Kriminal eta Korrekzionalaren Epaitegi Federal 1ean irekitakoa, hain zuzen.

Delituen zerrenda bukaezinaren artean ditugu: desagerpen bortxatuak, fusilamenduak, erailketak, umeen lapurretak, esklabo lanak, torturak, kontzentrazio eremuetako tratu txarrak eta gehiegikeriak, kartzelak, komisaldegiak, kuartelak, prebentorioak, atxiloketa bidegabeak, pertsekuzioak, sexu erasoak, eta abar luze bat.

Gizateriaren aurkako urraketa guzti hauek sufritu zuten ehunka eta milaka pertsonei eta bere senideei, erakundeei eta instituzio publiko batzuei esker, baita Argentinako elkarte, sindikatu eta instituzioei esker lortu da egun Argentinako Kereila tresna baliotsua bilakatzea Estatuaren inpunitatearen aurka, bere jarrera politikoak ukatzen baitu biktimek duten babes judizial eraginkorraren eskubidea.

Berrogei urte pasa ondoren ukigabeak irautea inpunitate politika hauen jatorria, diktaduraren krimen aberranteen ikerketa judizialaren ukazioan datza, eta “ahanztura diskurtsoa”n, amnesian eta krimenen barkamen ofizialaren erabileran oinarritzen da, “espainiarren arteko” balizko adiskidetze dinamika batetan bagina bezala. Honek gauza bat suposatzen du bakarrik: Estatu espainiarrak sistematikoki urratzen dituela sinatuta dituen Giza Eskubideen aldeko hainbat Hitzarmen eta Tratatu internazionalak, nahiz eta tinko behartzen duten betetzera.

Egia, Justizia, Erreparazioa eta Berriz Ez Errepikatzearen aldeko Nazio Batuen Errelatore Berezia den Fabian Salviolik espainiar Diputatuen Kongresuan iaz esan zuen bezala, adiskidetzea gizarteak Estatuarekiko konfiantza berreskuratzean datza. Justizia berrezartzearekin eta Eskubide internazionalean dauden neurri konpontzaileek bereganatuta bakarrik lortuko du Estatu batek gizartearen konfiantza berreskuratzea.

10 urte hauek pasa ondoren goraipatzea nahi dugu Argentinako Kereilak izan duen ibilbidea eta berari esker izan diren lorpenak, baina ezin dugu ahaztu biktimek eta hainbat erakundeek Argentinaraino joan beharra izan dutela espainiar Estatuak inpunitatearen politika lotsagarria mantentzen duelako, sistema demokratiko batetan inongo tokirik ez duena.

Argentinako Kereilaren 10. Urteurren honetan berrestea nahi dugu auzi honetan jarraitzeko konpromisoa, nahiz eta Estatuaren oztopoak jarraituko duten, zoritxarrez. Eta gogoratzea nahi ditugu urte hauetan gurekin bat ibili direnak borroka honetan eta inpunitatearen aurkako jardunetan lan tinkoa egin ondoren azken urteetan utzi gaituzten denak, aipamen berezia eginaz Kereilaren lehenbiziko kereilatzailea izan zen Dario Rivas zenari, eta Carlos Slepoy eta Chato Galanteri, funtsezko ekintzaileak izan zirenak.

Testua: Juan Ramon Garai – Frankismoaren krimenen aurkako Euskal Plataforma (Argentinako Kereilaren Aldeko Koordinadora). Argazkia: MB Artxiboa

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen