40 haurren parte-hartzea lagundu du Arrasateko Udalak Eskola Kirolean diru-laguntza bidez

0
290

Udalak 3.978 € bideratu ditu 32 familiari laguntzeko. Leintz Eskola Kirolako matrikularen % 90 diruz laguntzea oinarritzen da laguntza.

Testua: Arrasateko Udala.

Arrasateko Udalak, irailean, lehenengo aldiz, diru-laguntza lerro berri bat jarri zuen abian, 2021-2022 ikasturte honetan udalerriko gazteenek Leintz Eskola Kirola ekimenean parte har zezaten bermatzeko. Guztira, 40 haurri lagundu zaie Eskola Kirolaren jardueretan parte har dezaten.

Udalak 3.978 € bideratu ditu 32 familiari laguntzeko. Leintz Eskola Kirolako matrikularen % 90 diruz laguntzea oinarritzen da laguntza.

Udalak nabarmendu du diru-laguntza hori familia ahulenei zuzenduta dagoela: “Eskola-kirola ezinbesteko eta berebiziko garrantzia duen tresna da gure udalerriaren eta arrasatearren etorkizuna kirolaren balioetan hezteko: bizikidetzaren, euskararen, berdintasunaren, aniztasunaren, parte-hartzearen eta naturarekiko harremanaren oinarrizko balioak lantzeko tresna”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen