4 taldekide berriek eta babesleek Mondrate indartu dute

0
936

Iban Galeano, Jokin Zeziaga, Eros Chinarro eta Christian Galán talde zuri-morean jokatzen hasi dira. 2020/21 babesle nagusia Etxoste taberna da, eta ondoko komertzioek ere laguntzen dute: Bar Nuevo, Azul ile-apaindegia, Goxoa, Iluntz, Ingou, Josu kafetegia, Kabuena baserria, Okoretegi eta Taupa.

Euskadiko Futbol Federakundeak azaroaren 27an erabaki zuen areto-futboleko Euskal Ligako 2020/2021 denboraldia hastea.

Mondratek aurreko asteburuan jokatu du lehen partidua, Zirauntzaren aurka Araian (Araba). Arrasatearrak 2 eta 4 aurreratu ziren markagailuan baina araiarrek partidua berdintzea lortu zuten. Azkenean emaitza launakoa izan zen.

Aipatzekoa da Joseba Palacios, lesio luze bat gainditu ondoren, lehiaketara itzuli zela. Jon Zabalak zuzendutako taldearen golak Iker Uribesalgo (1), Eros (1) eta Cecik (2) sartu zituzten.

Ikusten denez, Jokin Ceciaga eta Eros Txinarro taldekide berriek ekarpen garrantzitsua egin zuten. Ekipoa indartu duten beste bi lagunak Iban Galeano eta Christian Galan dira [laurak goiko argazkian].

Talde arrasatearrek denboraldi honetarako ere babesle ugari lortu ditu: Bar Nuevo, Azul ile-apaindegia, Goxoa, Iluntz, Ingou, Josu kafetegia, Kabuena baserria, Okoretegi, Taupa eta Etxoste (babesle nagusia).

Azpimarratzekoa da komertzioarentzat, ostalaritzarentzat eta bestelako negozientzat garai zailotan goian aipatutako negozioek taldea lagundu izana.

Aurrera begira, zapatu honetan Mondratek denboraldiko etxeko lehen norgehiagoka jokatu du, Musakolan 18:00etan, Uxoaren aurka.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen