Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez, azken 24 orduetan 4 positibo atzeman dira Arrasaten. Positibotasun-tasa 100.000 biztanleko 276,24koa da, beraz, Arrasatek gune horian jarraitzen du.
Debagoieneko beste udalerri batzuei dagokienez, Aretxabaletan 3 positibo aurkitu dira, Bergaran 1, beste 2 Oñatin eta 1 gehiago Eskoriatzan.