4 positibo aktibo daude San Juan de Dios ospitalean

0
325

Gipuzkoako Foru Aldundiak egoitzen egoerari buruzko txostena arabera, Arrasateko adinekoen zentroetan 4 kasu aktibo daude, laurak San Juan de Dios ospitalean. Positibo berri bat atzeman da eta 4 egoliarrek alta jaso dute. Iturbideri eta Aita Menniri dagokienez, une honetan ez dago Covid kasurik. Debagoieneko beste egoitza batzuei dagokienez, Aretxabaletako GSR Debagoiena egoitzan alta eman diete azken 10 positiboei.

Gipuzkoako egoera

Gipuzkoako egoitzetan momentu honetan 399 positibo aktibo daude (pasa den astean baino 11 gehiago), 31 egoitzetan (pasa den astean baino 5 gutxiago) eta 71 lagun daude erreferentziako zentroetan. Azken zazpi egunetan 289 egoiliar sendatu dira, 307 positibo berri atzeman eta zazpi lagun zendu dira. Honela, azaroaren azaroaren 29tik hona 33 egoiliar hil dira eta 1.377 sendatu. Egoitzetako langileen kasuan, 191 kasu aktibo daude momentu honetan (pasa den astean baino 63 gutxiago), 47 egoitzetan.

Diagnosi probei dagokionean, azken astean 3.167 froga egin dira, 1.603 PCR eta 1.564 listu PCR). Hau da, bataz beste, 452 proba egunean. Abendutik hona, 35.402 proba egin dira guztira. Mendozak gogoratu duenez, listu PCRak langileei bi astean behin egiten zaizkie, eta astean behin txertatu gabe daudenei. Horrez gain, antigeno testak ere egiten dira. “Esfortzu handia ari gara egiten detekzioan, horixe baita kutsatzeak ekiditeko gakoa”, gaineratu du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen