4 domina, errekor berdinketa bat,… lortu ditu Arrasate Atletikok Anoetan

0
422

Aurreko larunbatean, maiatzak 20, Anoetako instalazioetan Gipuzkoako 16, 18 eta 20 urtez azpiko Txapelketa jokatu zen. Arrasateko Atletiko Taldeak bertan parte hartu zuen, baita Parte-hartze Askeko Probetan ere.

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

16 urtez azpikoak:

100 metrotan:

  • Ane López 13:53

600 metrotan:

  • Lander Lanzos 1:34:11

18 urtez azpikoak:

100 metrotan:

  • Ane del Fresno 12:74 (Arrasateko errekorra berdindu du)
  • Izaro García 14:32
  • Danel Ruiz 11:79

400 metrotan:

  • Maia Etxebarria 1:00:01 (brontzezko domina)
  • Markel Errasti 56:89
  • Eñaut Betegi 56:58

Pertika-jauzia:

  • Aimar Uribetxebarria 2,80 (urrezko domina)

20 urtez azpkikoak:

100 metroetan:

  • Oihan Zulueta 11:37 (brontzezko domina)
  • Aitor Gallego 12:13
  • Asier Bueno 12:23
  • Eider Amurrio 13:38

400 metrotan:

  • Ainara Lopez 1:02:37
  • Aitor Gallego 54:41 (zilarrezko domina)
  • Asier Bueno 55:92

1500 metrotan:

  • Unai Garcia 4:39:00

PARTE-HARTZE ASKEKO PROBAK:

100 metroetan:

  • Iker Menor 11:75
  • Ander Otero 11:66

Laburbilduz, asteburu oso ona izan da urrezko domina bat, zilarrezko beste bat eta brontzezko bi lortuta. Gainera, Arrasateko emakumeen 100 metroko errekorra berdindu zen, eta Oihan Zulueta, lortu duen markarekin (11:37), hurbildu egin da 20 urtez azpiko Espainiako Txapelketan parte hartzeko gutxieneko markara (11:35). Zorionak neska-mutilak, aurrera!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen