Basurdeen gainpopulazioa: Murun 4 ehizatu ditu Arrasateko Arrasto taldeak

0
2704

“Arazoa kontrolpetik joateko arriskua dagoela” ohartarazi dute bertako ehiztariek. “Baserriari bezala, ehizari ere gazteek erreleboa hartzea falta zaio”. Talde honek jada 76 basurde harrapatu ditu.

Argazkia: Arrasto taldea

Basurdeen gainpopulazioa arazo da Arrasateko eta oro har Euskal Herriko baserri, mendi, zelaietan,…

Arrasateko Arrasto taldetik azaldu digute “aurten badirudi basurde kopuruak ez duela gora egin, baina basurdeen gainpopulazioa jada arazo larria da”, eta neurri eraginkorrak hartu behar dira, izan ere, basurdeen gainpopulazioaren arazoa kontrolpetik joateko arriskua dago”.

Talde arrasatearra astebururo joaten da mendira basurdeen arrasto bila. Horrela, orain direla bi aste 2 basurde ehizatu zituzten, aurreko astean 3 eta asteburu honetan 4.

Lau hauek Muru inguruan harrapatu dituzte, Izurieta auzo aretxabaletarrean. Arrasateko taldea sortu zutenetik 76 ehizatu dituzte.

Elorrio aldeko ehiztariek ere batidak egiten dabiltza, eta oraintsu horietako batean 15 basurde inguru harrapatu dituzte.

Arrasto taldearen lehendakaria Igor Elorza arrasatearra da, eta talde honek Aldundiaren baimena dauka eguenetan, zapatuetan eta domeketan ehiza egiteko.

Taldetik azaldu digute “hainbat baserritar ehiztariokin haserre daudela, baina guk ez dugu baliabide nahikorik arazoa konpontzeko, besteak beste, gazteek ez dutelako ehizatu nahi”.

“Baserriaren eta ehizaren arazoak parekoak dira: errelebo falta. Kontuan hartzekoa da ehiza eta baserria historikoki eskutik ebatuta joan direla, ehiza baserriaren jarduera bezala”.

Beste arazo bat da ehizaturiko basurdeekin zer egin: “Basurdea animali handia da, despiezatu beharra dago,…”.

Horri gehitu beharra zaizkio “Udalatx bezalako mendietan basoa oso itxia dela (artadiak), arroka ugari daudela,… eta kontuan hartu behar da inguruko ehiztarien batez besteko adina 60 urtekoa dela”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen