4.500 maskara banatzen hasi da Gurutze Gorria Arrasaten

0
1151

“Jende gehienak etxetik maskara dakarrela” adierazi digute boluntarioek, eta horregatik aztertzen ari dira “beste udalerri batzuetan ere banatzea”.

Gaurtik derrigorrezkoa da garraio publikoan maskara erabiltzea, eta Debagoieneko Gurutze Gorriko boluntarioak maskarak banatzen dabiltza herritarren artean.

Goizeko 7:30ean hasi dira autobusen Arrasateko hiru geltoki garrantzitsuenetan: Garibain, Musakolan eta San Andresen.

Denera 4.500 maskara dituzte Arrasaten herritarrei banatzeko, baina “herritar gehienek euren maskara daukate, eta beraz ez digute eskatzen. Hala ere, badago beti despistaturen bat edo beste”.

Horri gehitu behar zaio autobus-zerbitzuen kopurua jaitsi dela, eta ondorioz 4.500 maskarak “inguruko udalerri batzuetan ere banatzea aztertzen gabiltza, Aretxabaletan esaterako”.

Kontuan hartu behar dira maskara hauek 4 ordurako eta batez ere besteak ez kutsatzeko balio dutela. “Behin erabili ostean, alkohol apur batekin garbi daitezke, baina horrela eraginkortasuna galtzen dute”.

Elixabete Barandiaran eta Patxi Onraitak azaldu digute boluntarioek bertan izango direla 7:30etik 10:30era eta 14:30etik 17:30era. “Bihar ere maskarak banatzen jarraituko dugu”. Eskerrik asko boluntario lanagatik! Ondo jarraitu!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen