39 positibo atzeman dira ostegunetik igandera Arrasaten, eta tasa 1290,64ra jaitsi da

0
529

Gauerdian indarrik gabe geratu dira murrizketa guztiak, barnealdean maskaila erabiltzea izan ezik.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur jakinarazi duenez, ostegunetik igandera arte 39 positibo berri atzeman dira Arrasaten, eta tasa 1290,64ra jaitsi da. Ostegunean 13 positibo atzeman ziren, beste 9 positibo ostiralean, 11 larunbatea eta 9 igandean.

Debagoienako beste udalerriei dagokienez jaitsiera ere nabaritu da. Hala ere, Aramaion 4 positibo aurkitu dira (1486,49), Antzuolan 7 positibo (1147,32), 18 gehiago Aretxabaletan (1426,55), beste 32 Bergaran (1403,30), 3 Elgetan (795,76), Eskoriatzan 12 (1730,44), 2 gehiago Leintz Gatzagan (1709,40) eta 30 Oñatin (1281,83).

Hurrengo buletina ostegunean publikatuko da.

Gaurko buletina

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen