Esate baterako, Loramendi kalean, Alecop ondoko errepidean, izotza egin da goizaldean. Jelak errepideetan zenbait eragozpen eragin ditu, eta holakoetan istripuak izateko arriskua handitzen da. Loramendi kalean, izotza sortu den tokitik hurbil, auto bat kolpatuta azaldu da.

Alabaina, izotzak ere irudi politak utzi dizkigu: Arrasate eta Aramaio arteko errepidean, muga ondoan, estalaktitak sortu egin dira. Halaber, Atxabalpeko futbol berdeguneak, berde baino, gaur goizean zuri kolorekoak zeuden.

Euskalmetek azaldu du Arrasaten gaur goizaldeko tenperaturarik hotzena -3’9º zentigrado izan direla, goizaldeko 07:30ean erregistratua.
Hor irudixen dauena nire kotxie da… baten batek jo ta daturik itxi barik hanka in heuen…