38 arrasatearrek positibo eman dute ostegunean

0
909

Intzidentzia tasa 1.183an dago. Atzo ere Bergaran 4 positibo atzeman ziren, Aretxabaletan 10, Eskoriatzan 3, Oñatin 3, Antzuolan 3 eta Aramaion 1.

Osasun Sailak herenegun adierazi zigun Arrasateko baheketaren emaitzak “beti bezala, prentsaurrekoan emango ditugula, eta ordura arte ezin dugu ezer gehiago zehaztu”. Oraingoz ez da prentsaurreko hori egin.

Positiboen inguruko buletina

Pandemia hasi zenetik 1.826 arrasatearrek eman dute positibo atzora arte, Osasun Sailak informatu duenez. Gainera, horietako 51 arrasatear Covid-19arekin hil dira.

Heriotzen inguruko buletina

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen