37 talde trebatu dira Arrasaten First Lego Leaguen, 1. saria EduRobotic

0
868

300 haur eta gazte inguruk “lego piezez eraikitako robotekin, zaletasunak partekatzeko teknologia eta sormena nola erabili landu dute”. 130 boluntariok ere jardun dute. Lehen postua Portugaleteko Edurobotic taldearentzat izan da.

Mondragon Unibertsitateak, Mondragon Korporazioak eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatu dute FLL Euskadi-Mondragon torneoaren finala.

Babesleak ondorengoak izan dira: Arrasateko Udala, Ausolan, Danobatgroup, Dominion Global, Erreka, Fagor Taldea, Ikerlan, Krean, Laboral Kutxa, LKS Next, Lortek eta Maier.

Gainera, 130 boluntario ere ibili dira Arrasateko bosgarren edizioan, Antolakuntzak azaldu duenez. Gainera goizean bisita instituzionala egin da.

Guztira, 37 taldek hartu dute parte: 6 eta 9 urte bitarteko Explore kategoriako 17 taldek eta 10 eta 16 urte bitarteko Challege kategoriako 20 taldek.

Lehen sari nagusia Portugaleteko EduRobotic Synthesis taldeak lortu du, eta bigarrena Markina-Xemeingo WinnBot taldeak.

Beraz, bi talde hauek lortu dute estatu mailako Alacant-eko finalerako txartela. Hona hemen gaur Iturripen banatutako sari nagusiak:

Zorionak guztiei!

Ingeniera soy 1. saria Irabazlearentzat: EduRobotic Synthesis, Edurobotic, Portugalete:

Innobasque 2. saria Irabazlearentzat: WinnBot, Berakruz Ikastola, Markina-Xemein:

Mondragon Unibertsitatea 1. saria First Balioentzat: Edurobotic Error 404, Edurobotic, Portugalete:

Eusko Jaurlaritza Hezkuntza Saila 2. saria First Balioentzat: Arizmendi Ikerlan 4, Arizmendi ikastola, Aretxabaleta:

Gipuzkoako Foru Aldundia 1. saria Proiektu Berritzailearentzat: Edurobotic Mercurio, Edurobotic, Portugalete:

Danobatgroup 2. saria Proiektu Berritzailearentzat: BeraBrick, BeraKruz Ikastola, Markina-Xemein:

Mondragon Korporazioa 1. saria Robotaren Diseinuarentzat: Arizmendi Ikerlan 1, Arizmendi Ikastola, Arrasate:

LKS Next 2. saria Robotaren Diseinuarentzat: Konkistatzaileak, Oñati BHI, Oñati:

Lortek 1. saria Robotaren Portaerarentzat: Edurobotic Mercurio, Edurobotic, Portugalete:

Arrasateko Udala saria Etorkizun Oparoko Gazteentzat: Izugarriak, Fleming Herri Eskola, Billabona:

Krean saria Ingeniaritza Bikaintasunean: Edurobotic Energy, Edurobotic, Portugalete:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen