36 neska-mutil San Joan Txapelketan aritu dira, APTak antolatuta

0
753

Gaur arratsaldean aurrefinalak eta finalak jolastu dira, bai aurrebenjaminetan, bai 1. urteko benjaminetan, bai 2. urteko benjaminetan. Ondoko bikoak aritu dira Uarkapeko partidetan:

M. Elorza – O. Fernandez, U. Goiburu – Xa. Garmendia, I. Uriarte – Xu. Garmendia, J. Zenigaonaindia – H. Errarte, T. Orue – D. Sanabria, J. Berasaluze – D. Garcia, E. Isazelaia – A. Korta, eta O. Eraña – M. Etxabe.

Denera, txapelketan aurrebenjamin mailan 8 lagun aritu dira, eta benjaminetako 2 urteetan eta alebinetako 1. urtean beste 28 lagun inguru. Hortaz, denera 36 pilotarik jardun dute lehiaketan.

Bikote txapeldunak eta txapeldunordeak izan diren arren, APTak txapelketan aritutako eta gaur bertaratutako parte-hartzaile guztiei domina bana eman die, eta gainera publikoaren txaloak jaso dituzte. Zorionak guztiei!

Arrasate Pilota Taldearen izenean, Oskar Oruek eskerrak eman dizkie “parte hartu duten pertsona guztiei, eta ea lortzen dugun hemendik aurrera Arrasaten Pilotak gora egitea”.

“Horixe da gure asmoa eta horretan gabiltza. Ea lortzen dugun haur gehiago Pilotara ekartzea, eta harrobia pixka bat gehiago egitea”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen