36. Arrasate literatur lehiaketek badituzte finalistak [Testua: AED]

0
589

Beheko testua: Arrasate Euskaldun Dezagun.

Aurtengo Arrasate literatur lehiaketek badituzte finalistak. Lanak aurkezteko epea martxoan bukatu eta gero, 36. edizio honetara aurkeztutako 388 lanak epaimahaien esku egon dira gaur arte. Urtero moduan, herriko ikastetxeen eta hainbat norbanakoren laguntza izan dugu zeregin horretarako, eta AEDtik eskerrik zintzoenak eman nahi dizkiegu publikoki.

Behin betiko irabazleen izenak maiatzaren 11n jakingo ditugu, 19:00etatik aurrera eta Kulturateko areto nagusian egingo dugun ekitaldian. Aurtengo sortzaile gonbidatua Eneko Barberena Mondragon idazlea izango da.

Horiek horrela, horra hor lehiaketaz lehiaketa epaimahaia osatu duten lagunak eta finalistak:

Narrazioa:

  • Epaimahaia: Bea Garai, Hirune Iribecampos, Karmele Perez, Maider Azkarraga-Urizar eta Arrasate institutuko euskara mintegia.
  • Finalistak: Irati Arribas, Alaia Rodriguez, Andoni Osinalde eta Jare Urrutia.

Ilustrazioa:

  • Epaimahaia: Libe Argoitia, Helena Azkarragaurizar, Nerea Zugasti, Imanol Aranburu, Amaia Bengoa eta Leire Arregi.
  • Finalistak: Aimar Rodriguez, Jon Branka Zubiria, Araitz Llodio, Aratz Larrañaga eta Ekaitz Lugarizaristi.

Bertso paperak:

  • Epaimahaia: Olatz Ibarluzea, Xabi Betzuen eta Unai Bergaretxe.
  • Finalistak: Helena Unamuno eta Alaitz Etxebarria bikotea, Aner Ibarrondo, Iraitz Arrieta, Ibai Amuchategui eta Mahamed Amzaoui laukotea, Aratz Arenaza eta Jare Urrutia.

Mikro ipuinak:

  • Epaimahaia: Arrasate Herri Eskolako irakasleak.
  • Finalistak: Kerman Petralanda, Maddi Iturricastillo, Malen Morras eta Enara Mateos.

Poesia:

  • Epaimahaia: Arizmendi Ikastolako Santa Teresa guneko irakasleak.
  • Finalistak: Uxue Sologaistoa, Nora Roldan, Alaitz Sanchez, Harkaitz Leturiaga eta Zihara Etxeberria.

Komikia:

  • Epaimahaia: Igor Leturia eta Unai Busturia.
  • Finalistak: Muhammad Abdullah, Leire Toledano eta Alaitz Sanchez.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen