35.000 € banatu ditu ONCEko kupoi saltzaile Jesus Vidal ‘Torni’k

0
1312

Arrasateko lagun honek pozik eta irribartsu hartu gaitu Araba hiribidearen eta Leintzibar kalearen arteko ezkinan.

Izan ere, urtarrilaren 6ko ONCEren zozketan 35.000 euroko saria banatu zuen, hain zuzen, 95340 zenbakiari. Jesusek azaldu ahal izan digu irabazlea “San Andres auzoko bizilagun bat” dela.

Jesus Arrasateko hango eta hemengo kaleetan izaten da kupoiak saltzen, eta lanbide honetan “18 urte inguru daramatzat”.

Ez da lehen aldia Jesusek halako sari bat banatzen duela: “2021ean ere 35.000 euroko sari bat banatu nuen, bonokupoi bat izan zen, aste guztirako jokatzen dena”.

Zorionak Jesus eta zorionak irabazleari!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen