34 positibo berri atzeman dira Arrasaten azkenengo orduetan. Gainerako bailarako herrietan ere zenbait positibo atzeman dira: Aretxabaletan 5, Eskoriatzan 5, Bergaran 11, Oñatin 7, Antzuolan 1, Elgetan 1
Osakidetzak azteazkenean hasi zuen 13 eta 40 urte bitarteko arrasatearren baheketa masiboa. PCR proba egitera deitu dituztenak 6.100 bizilagun dira, eta lehenengoak, aurrez hitzordua eskatuta, Debagoieneko Ospitaleko kanpo-kontsulten eraikineko beheko solairuan jarritako gailura hurbildu ziren. Sei osasun-langile aldi berean ari dira lanean herritarrei probak egiten. Lehengo egunean 1400 test inguru egin ziren eta atzo berriz 1300.
Gaur, ostirala, eta 15: 30etik 20: 00etara jarraituko dute. PCR proba egiteko aldez aurretik hitzordua eskatu behar da 943 03 52 50 edo 900 20 30 50 telefono zenbakietara deituz. Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.