ONCEren Gabonetako aparteko zozketak 23 milioi euro banatu ditu Euskal Herrian, Katalunian, Kanarietan, Andaluzian, Valentzian, Madrilen, Extremaduran eta Galizian, gaur goizeko zozketan.
Euskal
Herrira 320.000 € ekarri ditu Aparteko Zozketak, bakoitzak 20.000
euroko saria jaso duen 16 kupoitan, Ziorlako ‘Meneta’ tabernan ONCEko
Juan Luis Anguera Parejak salduta.
Eibarko saltzailea oso
pozik agertu da gaur goizean albistea jakitean: “Bost urte daramatzat
ONCEn lanean, eta badakit sari hau Meneta tabernako bezeroek jaso
dutela”.
Izan ere, “taberna hori ONCEren produktuak saltzen
egunero laguntzen duen establezimenduetako bat da”. Juan Luis Anguerak,
gaur ospatuko du saria bere lagunekin Eibarko elkarte batean, urtero
Urte Berriari ongietorria egiten dioten elkarte batean.