32 komunitate: “Gipuzkoa etorbidean bi norabideetako trafiko abiadura gutxitu eta bidegorria jarri”

0
1328

Elma inguruko ekimen adostu honek ohartarazi du, inguru honetan, 903 parking plaza daudela. “Mugikortasun Planaren aurka ez gaudela” argi utzi dute, eta Udalari trafikoan aldaketak egitea eskatzen diote.

Goiko bideoa: Herritar bat.

505 etxebizitzako, 903 garajetako eta komertzio batzuetako ordezkariek, 2017ko apirilean, alegazio multzo adostu bat aurkeztu zuten, Mugikortasun Plan Integralaren harira. Alegazio adostuak aurkeztu zituzten:

  • Etxe Txikiak eta Etxe txikiak kalea
  • Martxoaren 8 kalea
  • Deba Hiribidea
  • Euskal Herria kalea eta plaza
  • Garibai K16
  • Bi garaje komunitate
  • CMU Udalaitz Zentru Medikua
  • Elmako Etxeetako bi komertzio (farmazia eta ingeles akademia)

Ekimen honek azaldu duenez Mugikortasun Plan Integrala “trafiko GUZTIA udalerriaren erdialdetik auzo-eremura bideratzean laburbiltzen da, Gipuzkoa etorbidetik 180 metroak (Ertzaintza-Elma biribilgunea) zirkulazioaren noranzko bakarreko zati bihurtu eta beste noranzkoa bizikleta erreira bideratzeko, udalerriko arteria nagusi eta zabalenean”.

Gainera, “PMI-MIP osoan bi ardatz nagusi izatetik ardatz bakar izatera igarotzen den zati bakarra da, auzo bideak tokiko bide lokal bihurtuz”.

Ekimen honek argi utzi du “Mugikortasun Plan Integralaren aurka ez gaudela”, eta ondo deritzote “adibidez bidegorria jartzea”.

Era berean, “auzotarrok, mugikortasun seguru, bidezko, eraginkor eta jasangarriko irizpideetan oinarritutako mugikortasun-eredu baten alde egonda, uste dugu proposamen hori ez dela koherentea eremuaren egungo errealitatearekin”, ondoko arrazoiengatik:

“Ez du bideko segurtasuna bermatzen (ez oinezkoena, ez trafikoarena), zirkulazioa nabarmen handitu delako oinezkoen joan-etorri handiko auzoko kaleetan”.

Ildo horretan, ekimenak eskatzen du kontuan hartzea Elmako Etxeetan eta Villa Amparon 903 garaje daudela.

Zona honetan “903 garajeren irteera-sarrera arteko elkarguneak, kale-gurutzeak, oinezkoentzako pasaguneak daude; bihurguneetan ikusgarritasuna mugatuta dago eta trazadura ez dago trafiko bolumen eta tipologia hori guztia jasateko diseinatuak (trailerrak, banaketa kamioiak, furgonetak, suhiltzaile-zerbitzuak…)”.

Aldi berean, “ez da mugikortasun ekitatiboa bermatzen. Etxe txikietako espaloiak oso estuak dira eta ez dute arautegia betetzen, eta ezinezkoa da mendekotasuna duten eta/edo mugikortasun murriztua duten pertsonak igarotzea”.

Ekimenak azaldu duenez “ez da eraginkorra: ibilbide luzeagoak puntu berera iristeko, erregai gehiago kontsumitzen da, CO2 gehiago isurtzen da eta, beraz, kutsadura atmosferiko eta akustiko handiagoa sortzen da”. Beste arrazoi bat da “proposamena iraunkorra ez izatea”.

Horregatik guztiagatik, trafikoa zegoen bezala geratzea eskatu zuten, eta proposatu zituzten Gipuzkoa Etorbidean zirkulazioaren bi noranzkoak mantentzea, baloratuz Gipuzkoa etorbiderako beste aukera batzuk:

  • 30 kilometrora murriztutako abiadura duen bide bihurtzea, bidegorria integratuz. Berringeniaritzarik eta obra handirik gabeko irtenbidea. San Andresen duela gutxiko adibidea (Cerrajerako etxeen sarrerako zubia).
  • Bide motordunaren paraleloan doan bizikleta-erreia. Tarte horren zabalerak ahalbidetzen du irtenbide hori. “Adibide berriak San Andresen (Gipuzkoa Etorbidea baino zabalagoa) eta Arimazurin daude”.
  • Bizikleta-erreiaren trazadura auzo-eremutik igarotzea

Ezarritako azken neurriak COVID19aren krisialdian “praktikan jartzeko aprobetxatzeak, neurri hauek dakartzaten arazo eta arrisku guztien ebidentzia ugari eman dizkigu, oraindik ‘normaltasunik’ ez dugun garai batean”.

Orain “birplanteatzeko eta aurkeztutako alternatibak baloratzeko garaia da, eta ez da inprobisatzen jarraitzeko garaia”.

‘Ekobulebarrari’ berari dagokionez, “kale bati ‘EKO’ aurrizkia ezartzeak ez du ekologiko bihurtzen, bai, ordea, pertsonen bizi-kalitatea bermatzen duenean, eta horra iritsi nahi dugu”.

Gai eta proposamen horiek guztiak 2017ko azaroaren 16an Arrasateko udaletxean egindako bileran planteatu zituzten. Bertan izan ziren “alkatea, hirigintzako zinegotzi arduraduna eta hirigintzako arloko burua eta, Elma, Etxe txikiak, Martxoak8 eta Garaibai etorbidea 16 taldeko etxebizitzen eta garajeen (7 lehendakari) ordezkariak”.

Bilera horretan, alde ezberdinek euren iritziak azaldu zituzten, eta “bilera honela amaitu zen”: Batzordeko 7 ordezkarien aldetik, “Udalarekin lankidetzan aritzea Arrasateko Mugikortasun Integralaren Plana (PMI-MIP) ezartzeko”.

Udalaren aldetik, alkateak honako hau adierazi zuen: “Planak ez badu auzotarren adostasuna eta onespena, Udalak ez du ezarriko adostasunik gabe Gipuzkoa etorbideko eta Etxe Txikietako atal honetan”.

2018ko maiatzaren 3an ekimenak Udaletik alegazioen erantzuna eta gaia jaso zituen: “Mugikortasun Iraunkorreko Plan Integrala”.

2020ko maiatzaren 8an ekimenak ondokoa irakurri zuen Mondraberrin: “Horren harira, EH Bilduk egindako proposamenetik abiatuz, Hirigintzako Batzordean alderdi politiko guztien baiezkoarekin (EAJ-PNV, EH Bildu, PSE eta Elkarrekin Arrasate) onartu da “oinezkoentzako espazio berriak mugatzeko lanak burutzea, arrasatearrei segurtasun-distantzia mantentzea errazteko”.”Bihartik (zapatutik) aurrera eta “deseskalatzea iraun bitartean” aplikatuko dira eremu hauetan […]”.

Horren aurrean, 2020ko maiatzaren 26an ekimenak (Elma, Martxoak 8, Etxe Txikiak eta Garibai 16 auzokoen ordezkari gisa) bere jarrera aurkeztu zion Udalari.

Baina herenegun Udalak “behin-behinean, horiz pintatutako seinaleztapenak egin zituen, Gipuzkoa etorbidean noranzko bakarreko zirkulazioa ezarri zuen” eta “Elmako barruko kaleetako barne-zirkulazioa aldatu zuen”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen