317 herritarretik 314k bozkatu dute estatua Errepublika izatearen alde

3
1535

Debagoieneko Ezker Anitza-IUk antolatuta, atzo referenduma egin zen eta aipatzekoa da Errepublikaren aldeko hiru bozka Euskal Errepublikaren aldekoak izan zirela.

Argarkiak: Debagoieneko Ezker Anitza-IU.

Bozka emateko aukera Elkano kalean izan zen, Musakolako Jaien testuinguruan, eta denera 317 pertsonak eman zuten botoa, ondoko emaitzekin:

  • Errepublikaren alde: 314 boto
  • Monarkiaren alde: 2 boto
  • Zuriak: boto 1

Antolakuntzak azaldu zuenez “Errepublikaren aldeko 3 boto Euskal Errepublikaren aldekoak izan dira”. Botoen zenbaketa arratsaldean egin zen Ezker Gunearen egoitzan.

3 IRUZKIN

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen