31 positibo atzeman dira Arrasaten ostiraletik igandera, eta tasa 484,56ra igo da

6
1099

Egoera epidemiologikoak okerrera egiten jarraitzen du, eta Arrasate ez da salbuespena. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur emandako azken datuen arabera, 31 kasu atzeman dituzte Arrasaten, eta, ondorioz, eremu gorrian sartu da, 484,56ko tasarekin. Ostiralean 9 kasu berri atzeman ziren, larunbatean beste 12, eta igandean 10.

Debagoienari dagokionez, beste 56 kasu atzeman dira: Aramaion 3 kasu aurkitu dira (1486,49), 1 Antzuolan  (826,07),  5 Aretxabaletan (296,61), 9 Bergaran (272,68), 8 Eskoriatzan (584,94), eta beste 30 Oñatin (723,75). Leintz-Gatzagan  (427,35) ez da positibo berririk atzeman.

Gaurko buletina

6 IRUZKIN

  1. Garrantzitsuena aprobetxatzea dek, bota dezagun juerga, botiloiak maskarilla gabe a tope, bizitza bakarra ziok eta….! Gazteak gaittuken artin ez gaittuk hilko motel… Gero konfinatzen bagaituzte ke nos kiten lo bailaooo… Neurriak bete dituzten gaztiak karka hutsak dittuk, ta jendiak nahiz ta oporrak hartuta euki… hor konpon! Egon hadi looo, ta jango dek me…. Ttak…!

      • Argi dau bai mondraberrin idazten dozuen gehixenak zinegotzixak edo alderdiren batekuak zariela… Nere komentaixuak (ironikua, porzierto…) PNVkua bihurtzen nau? Ala Bildukua? Ez daukat batere argi… Argi daukadan bakarra da Arrasateko ordezkari politiko guztiek (oposizioa barne) egiten dozuela ridikulua, ridikulo galanta… Lana eizue behingoz, zozetako bozkatu dotzuegu ta.

  2. Arguiñano Arguiñano santa Bárbarako botiloiak badoaz hilabeteak ospatzen eta ez da ezer gertatu . Ez bilatu errudunik gazteengan , helduak ere lasaitu dira txertatu ostean !!

  3. Argiñanok zure arduragabekeriak kalte egiten dio gizarte osoari. Egizu nahi duzuna zure bizitzarekin, baina ez duzu eskubiderik nire bizitzarekin eta nire familiarenarekin jolasteko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen