Ekimena ostegunean eta ostiralean egingo da Garaia Parke Teknologikoan, eta jada 420 elkarrizketa adostu dira.
31 enpresa parte hartuko dute otsailaren 13an, osteguna, eta otsailaren 14an, ostirala, Garaia Parke Teknologikoan ospatuko den Debagoineko Enplegu Azokan. Eskualde mailako ekimena izango da eta enpresak eta lan bila ari diren pertsonak elkartu nahi ditu, horrela, bakoitzaren beharrak eta eskaintzak partekatu ahal izango dituzte. Beraz, azoka irekita dago lan bila ari den edozein pertsonari.
Pertsonak ahalmen, kualifikazio eta eskarmentu maila ezberdinak dituzte eta enpresek profil ezberdinetako pertsonak bilatzen dituzte, azokaren helburua da batzuen gogoak eta besteen beharrak batzea eta horretarako testuinguru eta topagune egokia eskaintzea/sortzea.
Hainbat sektoretako enpresak izango dira: Merkataritza, Zaintza,Ostalaritza, Automatizazio industriala eta robotika, I+D+I, Teknologia adimenduna, Ingurumen zerbitzuak eta Elektronika.
Horretaz gain, enpresek, , beraien balio proposamena adierazteko, aurkezpen txiki batzuk egin ahal izango dituzte, bilatzen dituzten etorkizuneko langileak (ikasle eta enplegua bilatzen ari diren pertsonak) erakartzeko.
Bertara gerturatzen diren pertsonek ere hainbat aukera izango dituzte bere burua aurkezteko: CVa utzi, enpresen aurrean norbere burua aurkeztu, lan eskaintzak ezagutu, elkarrizketak egin, Debagoiena eta inguruetako lan aukerak ezagutu, enpresen aurkezpenetara gerturatu, eta enplegu publikora sarbidea ezagutu. Jada 420 elkarrizketa adostu dira.