6 IRUZKIN

  1. Koronabirusa be ez da ibiliko bide horretatik, nundik datorren eta nora doien be ez dau jakingo eta.

    Beste 300m bide gorrien katalogorako… pena inora ez doien eta inundik ez datorren bide bat izetie.

  2. Arrazoia daukazu Iker… oso tristea da bidegorriarena Arrasaten…
    Benetan nahi badugu gendeak bizikleta erabiltzea hau ez da bidea.

  3. Beste behin bidegorri zati bat,ez dana beste bidegorriekin lotzen. Danak edozein lekutan hasi eta bukatzen die,loturaik in barik, beraz ez dau modurik etxetik lanera, etxetik kiroldegira,alde zaharrera…bizikletaz era seguru baten juteko. Noizko fundamentuzko bidegorri sare bat,benetan erabilgarrixa?

  4. Inondik inora ez doazen bidegorri zati hauek ez dute bizikleta erabilera ez sustatzen, ez bizikletaren erabiltzailea babesten. Maiatzaren lehena plazako ‘zatia’ adibidez, artikulu honetan irudian agertzen dena, amaiera/hasiera dramatikoa du. Nora doa? Nundik dator? Broma bat da?

    Fede onez pentsa genezake pixkanaka egingo den ‘bidegorri sarearen’ zati bat dela, eta dena zentzua izango duela behin sare hortako korapilo guztiak lotuz gero. Horretan sinesten nuen nik ere, baina adarra jotzen ari zidatela konturatu nitzen aspaldi.

    Oñati/Bergara-San Prudentzio-araztegia bizikletaz egin daiteke lasai asko, 2013 urtetik. Eta araztegitik Arrasateko erdigunera? ‘Proiektuan’ dagoela diote.

    San Andresetik Uribarrirako bidegorri zati bat ere egin zuten. Espaloi batean hasi/bukatzen da, eta errepide batean bukatu/hasi. Oso praktikoa. Beste bidegorriekin lotura ‘proiektuan’ omen dagoela diote.

    Oraingoan Araba etorkideari iritsi zaio txanda. Maiatzaren leheneko plazatik, Eskoitzaraino doan bidegorriarekin lotura egiteko aukera aparta. Zoritxarrez, hankamotz geratu da beste behin. Ez dut galdetu, baina ziur nago lotura hori ‘proiektuan’ dagoela.

    Betiko istorioa, ‘mugikortasun jasangarria’ aldarrikatu urtean behin, txostenetan hitz politak jarri eta argazki bat noizean behin, bidegorri metro batzuekin atzekaldean.

    Azken aldian hala ere, etxean sartuta, positibo pentsatzea behartuta gaude bizirauteko. Bidegorrien kontuan behintzat argi daukat, uneren batean, auskalo zein urtetan, hainbeste bidegorri zati egongo direla Arrasaten, nahigabe ‘plop!’ elkartu egingo direla. Bien bitartean balkoitik begira egongo naiz, bidegorria ‘proiektuan’ omen daukan Gipuzkoa etorbideari.

Utzi erantzuna Eneko(r)i Erantzuna bertan behera

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen