Haritz espezie hau berez Udalatxen soilik hazten da, Gipuzkoari dagokionean. Bedoñako ekimenean landatu egingo dira garaian jasotako ezkurretatik hazitako abaritzak. Ekimena Bedoñako udal-lursailean aurkeztu dute.
Goiko argazkia: Udala / Behekoa: Mondraberri
Ekitaldian parte hartu dute Jose Mari Unzueta Bedoñako alkateak, Pello Garai Udaleko Ingurumen teknikariak, Maria Ubarretxena Arrasateko alkateak eta 4 langilek.
300 abaritzetatik hainbat heskai batean landatuko dute udal-langileek, eta helburuetako bat izango da abaritzak eremu honetara egokitzen diren edo ez argitzea. Udalak Bedoñan daukan lursailaren itxituran landatuko dira, “dagokion distantzia errespetatuta”.
“Eragin handia dute ingurumenaren alde egiten ditugun tokiko ekimen txikiek” adierazi du Maria Ubarretxena alkateak. “Egungo hazkunde eta kontsumo eredua baliabideen agortzea, biodibertsitatearen galera eta aldaketa klimatikoa eragiten ari da”.
Udalak hainbat proiektu jasangarri sustatzen dituela esan du, “baliabideen erabilera eraginkorra sustatuz eta ingurumenaren kalitatea hobetuz, izan ere, bertan bizi garenon bizi-kalitatea oso lotuta dago gure ingurumenaren egoerarekin”.

Zuhaitzek eta landareek “herria apaintzeaz gain, beste onura motak ere badituzte herritarrengan: lurreko oxigenoaren sortzaile nagusiak dira, airea garbitzen dute eta tenperatura erregulatzen dute, berotegi efektua gutxituz”.
Alkateak hitzeman du “Udalak bertako espezieetako zuhaitzak landatzen jarraituko duela urtez urte. Egun, kentzen ari garen zuhaitzak baino gehiago landatzen dira, eta kentzen diren horiek, hainbat arrazoirengatik kentzen badira ere, kanpoko espezieak dira orokorrean, eta bertakoengatik ordezkatzen ditugu”.
Beste landaketa batzuren artean, aurtengo Zuhaitzaren Egunean, herritarrek 100 haltza inguru landatu dituzte. Urtarrilean, berriz, Zuhaitz Eguna baliatuz, herriko gaztetxoekin batera 220 arbola ezarri ziren istingan bertan: 50 haltz eta 170 sahats.
Hau ez da izengo Zaldibarkua pasau ostien PNViak hasi dauen kanpainia herri mailan bere burua zuriketako? Niri gehiegizkua iruditzen jat Zaldibarkua eta gero alkatien diskurtso hau leiruitie. Atzo Diarixuen Urkullun aurpegi goibela ikusitxe eta gaur Mondraberriko kronika edo hau leiru ostien… ematen dau gutxiau birziklatzera bideratu gintxuztenak eta zaborrak halamoduz kudeatu ditxuztenak ointxe biktimak diezela.
Zuhaitz egunean arbol bakar bat ere ez zutem sartu.Udaleko bozeramaleak adierazi zuten 200 sahats eta haltz sartu behar zituztela, gero 150…Azkenean bat bera ere ez, Antoñan akazia enbor batzuk zuritu baino ez zuten egin. Eta ez da egia zuhaitz exotikoak kentzen dituztenik, San Andreseko tiloak europarrak ziren eta…