Itsaso herrixkatik sagar barietate ugari ekarri zituen Hariztizabal baserriak. Zapatuko Azokak, ohiko zozketaz gain, 12 otar zozketatu zituen erosleen artean.
Deba Garaia Landa Garapen Elkarteak eta Arrasateko Udalak antolaturik, Zapatuko Azoka egin zen herenegun, urriari dagokiona.
Itsaso herrixkako Hariztizabal baserritik Eneko Solanok 30 sagar mota ezberdin ekarri zituen, mahaiko sagarrak horiek guztiak.
Beraz, ekintza berezi honek ohi baino sagar gehiago erosteko aukera eman zuen. Gainera, fruitu honekin egindako produktu bete 12 otar zozkatu ziren.
Zozketa horri gehitu behar zaio azokaren ohiko zozketa. Hariztizabal baserriak “ia produktu guztiak saldu zituen, eta pozik geratu zen”.
Oro har, azokako ohiko saltzaileentzat zapatuko salerosketa kopuruak “inpresio ona” eragin zien, Deba Garaia Landa Garapen Elkarteari transmititu bezala.