30 euroko bonoak erritmo onean banatzen hasi dira familien artean

1
2639

Herritarrek bertako komertzioetan kontsumitzeko 30 € jaso ditzake jada, 10 € ordaintzen badute. Udalaren ekimen honek helburu ditu “bertako kontsumoa suspertzea eta Arrasateko familiei laguntzea egoera zail honi aurre egiten”. Kanpainaren izena ‘Txikiak egiten gaitu Haundi’ da.

Gaur goizean erosgai jarri dira 30 euroko bonoak, eta BAZ bulegoaren kanpoaldean goizeko 8:00etan hainbat herritarrek ilara egina zuten.

Herritarrak, 30 euroko bono hau jasotzeko, nahikoa dute 10 euro ordaintzearekin, BAZ bulegoan edo Interneten tasak.arrasate.eus helbidean.

Bonoen kanpainak herriko negozioetan gastatzeko 450.000 euro jarri ditu zirkulazioan, 30 euroko 15.000 bonorekin. Arrasateko Udalak finantzatzen ditu 20 euroak.

Gaurtik abuztuaren 31ra arte erosi ahal dira bonoak, eta erabili ahalko dira 2020ko urriaren 31ra arte. Arrasateko familia bakoitzak bono bat edo bi izango ditu erreserbatuta: 1 edo 2 pertsonako familia unitateak bono 1, eta 3 familiakide edo gehiagoko familia unitateek 2 bono.

Bono bakoitza hiru frakzioz osatuta dago: 5 €, 10 € edo 15 €. Udalak azaldu bezala, “frakzio bakoitza zatiezina da; erosketa bakoitzean, gutxienez, horietako frakzio oso bat erabili ahal izango da”.

Bonoak gastatzeko Nortasun Agiria aurkeztu beharko da aldi berean. Bonoak Arrasateko establezimenduetan soilik erabili ahal izango dira, denda eta zerbitzuetan.

Kanpainatik kanpo geratu dira azalera handiko saltokiak, loteria eta bestelako joko establezimenduak, farmaziak, estankoak, gasolindegiak eta janari dendak. BAZen eta udaletxean salduko dira ohiko ordutegian. Txartel bidez ordaindu beharko dira. Bonuei buruzko informazio gehiago webgune honetan duzue: www.txikiakegitengaituhaundi.eus

Udalak adierazi du bertako komertzio txikiak “enplegua sortzen duela, ekonomikoki garrantzitsu da, gertuko eta konfiantzako diren zerbitzuak eskaintzen dizkigu”, “azken finean, bizi kalitatea Arrasatearrontzat. Behar ditugu, beraz, zaintzea dagokigu. Kanpaina honek aurrerago ekimen gehiago abian jarriko ditu”. Kanpaina hau Ibai-Artek lagundu du Udalari hainbat iritzi jakitera emanda.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen