Loteriaren zozketan 45.971 izan da saritutako zenbaki nagusia, eta Zarugaldeko kafetegiko erosleetako bati tokatu zaio. Bertako arduradunak gaur baieztatu digu “oso pozik gaudela”.
Estatu mailako Loteria Nacional delakoaren atzoko zozketan, 45.971 zenbakiak izan zuen sari nagusia.
Sarituen artean Nebraskako taberna-kafetegian apustu egindako erosleetako bat dago, zorionak!
Orain arte establezimendu honek sari nabarmenak banatu izan ditu, tartean 1’9 milioi eurokoa 2021. urtean.
Sari berri hau banatzeaz “oso pozik gaudela” azaldu digu arduradunak, eta “sari gehiago banatzen jarraitzeko gogotsu gaude”.




