3 urte eta erdiko kartzela zigorra jarri diote gizon bati droga trafikoagatik

0
1312

Epaitegiak frogatutzat eman du Arrasateko gizonezkoak, Gasteizen droga jaso ostean, herrian bertan saltzen zuela. Epaitegiak 30.000 euroko isuna ere jarri dio.

Gipuzkoako Probintzia-Entzutegiak frogatutzat eman du Arrasateko gizonezko honek eta Gasteizko beste batek telefonoz hitzordua egiten zutela drogarekin trafikatzeko.

Elkartze hauek Arabako hiriburuan egiten zituzten, eta arrasatearrak, kokaina eta heroina jaso ondoren, hemengo etxera ekartzen zituen. Ondoren bere bezeroekin telefonoz hitz egiten zuen, eta droga herrian banatzen zuen.

Gasteizko elkartze horietako batean Poliziak bi gizonezkoak atzeman zituen, 2018ko uztailean. Atxiloketaren unean gasteiztarrak 19 gramo kokaina zeramatzan eta arrasatearrak 1.000tik gora euro.

Biharamunean Poliziak arrasatearraren etxebizitza miatu zuen, eta 182 gramo heroina atzeman zituen (18.000tik gora euroko balioko lukeena), besteak beste.

Arrasatearra 2019ko maiatzera arte behin-behingo espetxealdian izan zen. 2019ko abenduan Gipuzkoako Probintzia-Entzutegiak osasun publikoaren aurkako delituagatik 3 urte eta erdiko espetxealdira zigortu zuen, baita 30.000 euroko isuna ordaintzera ere.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen