Berak eta beste auzipetuak Fiskaltzaren akusazioak onartu dituzte, eta toxikomaniaren ondoriozko aringarria aplikatu zaie.
Argazkia: Ertzaintza, artxibokoa.
Epaiketa Gipuzkoako Probintzia-Entzutegian egin da, eta gaur (asteazkena) jakinarazi da ebazpena.
Epaiak 3 urte eta 7 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio auzipetu nagusiari. Baita 80.000 euroko kalte-ordaina ere.
Droga banatzen laguntzen zion pertsonari 2 urteko espetxe zigorra ezarri dio, eta 50 euroko kalte-ordaina.
Bigarren akusatu honi epaitegiak erabaki du espetxe zigorra bertan behera uztea, bi baldintzarekin:
Datozen 2 urte eta 4 hilabeteetan deliturik ez egitea, eta desintoxikazio tratamendua osotzea erakunde egoki batean.
Bi akusatuek akusazioak onartu dituzte, eta Fiskaltzarekin akordio batera iritsi dira. Hala, Fiskaltza ados azaldu da toxikomaniaren ondoriozko aringarriarekin.
Erlazionatutako albistea:
Gizon bat kartzelatu eta beste bat atxilotu dituzte ustez Altamiran droga trafikatzeagatik
2022ko otsailaren 4an argitaratutako albistea