3 positibo gehiago atzeman dira arrasatearren artean

0
1274

Guztira 194 herritarrek emana dute positibo. Arrasateko Ospitalean 13 lagunek jarraitzen dute ingresaturik, eta 3 alta berri eman dira.

Osakidetzak eman berri dituen datuen arabera, 3 positibo gehiago aurkitu dira arrasatearren artean. Hala ere, azken egunetan eguneko positiboen kopurua murriztu egin da. Debagoieneko Ospitalean 13 pertsonak ingresaturik jarraitzen dute, eta 3 alta berri eman dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen