Gutxienez 4 zauritu eta auto ilarak izan dira, 3 istripuren ondorioz

0
3450

Azken bi irudiak: Bi herritar.

Istripuetako bat eguerdiko 14:15ak aldera izan da Arrasateko saihesbidean, Ospitalearen atzealde inguruko kurbetan.

Ertzaintzak azaldu digunez, “bi furgoneta eta auto batek talka egin dute, eta ondorioz 3 pertsona zauritu dira, oraingoz bertan dira”.

Errepidea bi norabideetan itxi behar izan da, eta “Udaltzaingoa trafikoa herrigunetik bideratzen ari da”. Suhiltzaileak ere bertaratu dira, eta “garbitasuneko langileak ere bertaratzekoak dira”.

Ordu beretsuan, San Prudentzioko biribilaren ondoan, “auto bat irauli egin da, baina ez da zauritik izan”, Ertzaintzak azaldu berri digunez. Suhiltzaileek autoa zutik jarri behar izan dute.

Gainera, arratsaldeko 17:00 aldera, Arrasate eta Oñati arteko errepidean, zehazki Elorregi eta Zubillaga artean, beste ezbehar bat izan da. Osasun-zerbitzuek gutxienez pertsona bat Ospitalera eraman behar izan dute. Animo zauritu guztiei.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen