3. emanaldi bat antolatu du Udalak ‘Foto Laso’ ikus-entzuteko

0
1051

Goiko framea: Foto Laso.

‘Foto Laso’ren aurreikusitako bi emanaldietarako (otsailaren 23rako eta martxoaren 1erako) sarrerak agortu dira, eta ondorioz Udalak beste emanaldi bat antolatu du.

Martxoaren 15ean izango da, arratsaldeko 19:00etan, Amaia Udal Antzokian. Sarrerak lortzeko aukera bihar eguerdian irekiko da, hain zuzen, otsailaren 24ko eguerdiko 12:00etan, ohiko bidetik (www.arrasate.eus) eta Amaiako leihatilan ere eskuratu ahalko dira zabalik dagoen ordutegian, hau da, emanaldiren bat dagoenean hasi baino ordu bat lehenagotik emanaldia hasi arte.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen