3 egunetan joan behar izan dute suhiltzaileek Garaiako sutera

0
690

Sutea ezezagun batek edo batzuek piztu zuten aurreko astelehenean, eta suhiltzaileek itzali egin bazuten ere, kea berpiztu egin zen, eta ondorioz asteartean eta igandean ere itzali behar izan zuten.

Lekuko batzuen arabera, mutiko batzuek piztu zuten sua, Garaia gurean, bidegorri ondoan, Uribarrin etxeak egiten ari diren lursailaren ondoan.

Suhiltzaileak bertaratu behar izan ziren eta sugarrak itzali zituzten. Suteak zuhaitz batzuk eta landareria multzo bat kixkali zituen.

Suhiltzaileek azaldu digute 200 metro koadro erre zirela, eta sutearen biharamunean (aurreko asteartean) eta handik 5 egunera (aurreko domekan) berriro kea sortu zenez, suhiltzaileek berriro bertaratu behar izan ziren.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen