3 domina lortu ditu Saioa karate klubak Udaberriko jaialdian

1
281

Argazkia: Saioa karate kluba.

Aurreko igandean Hondarribiko Jostaldi frontoian karateko udaberri jaialdia egin zen, karateko federazio gipuzkoarrak antolatuta.
Arrasateko Saioa klubeko 4 lehiakide joan ziren hara:

  • Benjamin kategorian (8-9 urte) Julen Barquero
  • Alebin kategorian (10-11 urte) Markel Giraldo
  • Infantil kategorian (12-13 urte) Juan Salazar eta Daniela Maduro

Lehiakide guztiek Katen modalitatean parte hartu zuten, baita Danielak eta Juanek Kumitean ere.

Klubak baloratu du “emaitzak onak izan zirela eta erakusten dute lehiakideen eboluzio zuzena”.

Danielak podiuma lortu zuen, brontzezko domina lortuz Katan eta Kumitean

Juanek zilarrezko domina lortu zuen Kumitean

Markelek 4. postua lortu zuen, 3. postua lortzeko borrokatu galdu baitzuen

Zorionak guztiei!

Klubak larunbat honetan, maiatzaren 18an, estatu mailako KWF lehiaketan parte hartuko du, Gasteizen. “Bertan klubeko lehiakideen parte-hartze handia izango da”. Aupa Saioa Kluba!

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen