3.807 bono erosi dira orain arte komertzio txikian kontsumitzeko

0
912

Astelehenean jarri ziren erosgai 10 eurotan bonoak, BAZen esaterako, eta Udalak Arrasateko familia “guztiak animatzen ditugu bonoak erostera”.

Familia guztiek 30 euroko bono bat edo bi lor ditzakete, 10 euroren truke. Bonoak erosgai daude BAZ bulegoan, udaletxeko harreran eta tasak.arrasate.eus web orrian. Hona hemen orain arte erositako bono kopuruak:

  • Astelehenean 990
  • Asteartean 944
  • Asteazkenean 846
  • Ostegunean 636
  • Ostiralean (eguerdiko 12:30ak arte) 391

Udalak baloratu du “lehen asteko bonoen salmenta oso ondo joan dela. Arrasateko familia “guztiak animatzen ditugu bonoak erostera. Inor ez da bono gabe geratuko” sendi “guztiek baitute bermaturik dagokien bono kopurua”.

Bide batez “herritar eta iniziatiba honetan parte hartzen duten saltokiei, negozioei eta Ibai-Arte elkarteari eskerrak eman nahi dizkiegu Udaletik!”. Kanpainari buruzko datu gehiago hemen klikatuz

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen