Leintz Arizmendik Lagun Onaken aurka jokatu du gaur eguerdian Mojategin. Andoni Ezkurraren neskak 3-1 nagusitu dira, galtzen hasi duten partidan. Lehen gola Lagun Onakek sartu du partidako 10. minutuan. Hala ere, taldeak borrokan jarraitu du eta berdinketaren gola Lore Etxandiaren eskutik 30. minutuan iritsi da. Etxandiak berak sartu du taldearen bigarren gola lehen zatiko 38. minutuan.
Bigarren zatian iritsi da Leintz Arizmendiren hirugarren gola. Oraingoan gola Malen Uribesalgok sartu du. Ezkurrak esan bezala, “ez da partida polita izan ikusteko, baina jokalariek lan bikaina egin dute. Garrantzitsuena da irabazi egin dugula eta puntuak etxean geratu direla.”