3.000tik gora herritarrek izena eman dute Euskaraldian; izen-ematea zabalik

0
440

Gaur hasi da Euskaraldia baina azaroaren 24ra arte (martitzenera arte) zabalik jarraituko du arrasatearrentzako izen-ematea.

Argazkia: Geike, artxibokoa.

“Oraindik herritar ugarik uste dute, 2018ko Euskaraldian izena emanda, nahikoa dela aurtengoan ere parte hartzeko – adierazi dute Antolakuntzatik – baina oraingoan ere izena eman behar da”:

Horretarako aukera izango da bihar goiz eta eguerdian Zapatuko Azokan, baita astelehen eta asteartean BAZen goizez eta arratsaldez. Hitzordu horietan ere txapak banatuko zaizkie izena ematen dutenei.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen