29 kasu berri atzeman dira Arrasaten azkenengo 24 orduetan. Gainerako bailarako herrietan ere zenbait kasu atzeman dira: Aretxabaletan 8, Eskoriatzan 1, Bergaran 27, Oñatin 23 eta Antzuolan 1.
Azken bi asteetako kasu positiboen erregistroaren ondorioz, asistentzia-kargak gora egin du, eta, horren ondorioz, Osakidetzak egoera berria aktibatzen hasi da; izan ere, ZIU ohe kopurua 420ra arte handitu daiteke. Horrek esan nahi du, halaber, birplanteatu egin beharko dela “premia gutxien duten gauzen gaineko lehentasunen bat”.