Erguingo Jai Batzordeak berrikuntza bezala aukeztu zuen paella jana oso arrakastatsua izan da. Giro paregabeak lagunduta, 250 pertsona hurbildu dira Udalpe plazara, Ilovepaella enpresak egindako paella dastatzeko.
2 paella-ontzi handi prestatu dituzte eta dena jan dute bertaratutakoek. Paellarekin batera, postrea eta kafea ere izan dituzte.
Arratsaldean jaiek ez dute etenik izango. 17:30ean, Hodei magoak erakustaldia egingo du Udalpen eta jarraian, Ixoturekin irristaketa lasterketak eta tiro jaurtiketak egongo dira. DJ IVERek eta “txotx gauak” biribilduko dute eguna.


















