Argazkiak: Leintz Eskola Kirola.
Ostiralean, urriak 10, 250 ikasle inguruk hartu zuten parte Leintz Eskola Kirolaren hasiera jaian. Jai hau lehen aldiz antolatu zuten eta arrakasta handia izan zuen. Zikloka antolatu zuten jaialdia, LH 1-2 , LH 3-4 eta LH 5-6. “Oso ondo pasatu zuten parte hartzaileek eta arratsalde bikaina pasa genuen” adierazi dute antolakuntzatik.









