25 urteko gizonezko bat atxilotu dute 02:00etan Monterron inguruan

3
3365

Goizaldean kaleko banku batean jarrita zeuden bi mutil atzeman ditu Ertzaintzak parkearen inguruan. Biek ala biek patruila ikustean ihesari eman diote.

Ertzaintza eta Udaltzaingoa euren bila aritu dira Monterron parkean, linternak erabiliz, eta gizonezko bat harrapatzea lortu dute. Ertzaintzak azaldu duenez, agente batek atzitu duenean, gizonezkoa “autoritateko agente baten aurka atentatzen saiatu da”. Ustezko delitu horrez gain, etxeratze-agindua ez betetzea ere egoztekoa da. Ertzaintzak atxilotua epailearen esku utzi du gaurkoan.

3 IRUZKIN

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen